15 Eta ene gaitzidura ixurico dut Pelusioren, Eguiptoco idarraren gainera, eta hilen dut Alexandriaco jende ostea,
16 Eta sua eçarrico dut Eguiptoan; erditzen hari denac beçala, Pelusioc eguinen du incirin, eta Alexandria eceztatua içanen da, eta Memphis egun oroz hesturan.
17 Heliopoliseco eta Bubastoco guiçon-gazteac ezpataren azpira erorico dire, eta nescatchac gathibu eramanac içanen.
18 Eta Taphnisen ilhunduco da eguna, han hautsico dudanean Eguiptoaren manamenduco makila, eta han iraunguico denean haren ahalaren hampurustasuna; hedoi batec estalico du hura; hango nescatchac berriz, gathibu eramanac içanen dire.
19 Eta Eguipton betheco ditut ene erabaquiac; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.
20 Eta hamecagarren urthean, lehembicico hilabethearen çazpigarren egunean, guerthatu cen ilki citzaitala Jaunaren hitza, cerralaric:
21 Guiçasemea, Eguiptoco erregue Faraonen besoa hautsi dut; eta hara ez dela lothua osagarriaren bihurrarazteco; ez da xerrendaz içan tincatua, ez-eta oihalez inguratua, indarra bihurturic iduc ahal deçan ezpata.