22 Horren gatic, hau dio Jainco Jaunac: Huna banohaquiola Eguiptoco erregue Faraoni, eta phorroscaturen dut haren beso hazcarra, bainan hautsia; eta ezpata kenduco dut haren escutic.
23 Eta Eguiptoarrac ditut jendaietan barraiatuco eta lurretan haiçatuco.
24 Eta hazcarturen ditut Babilonaco erregueren besoac, eta ene ezpata eçarriren dut haren escuan; eta hautsico ditut Faraonen besoac, eta heiagoraca harico dire haren aitzinean hilac içanen direnac.
25 Eta hazcarturen ditut Babilonaco erregueren besoac, eta Faraonenac erorico dire; eta jaquinen dute ni naicela Jauna, ene ezpata eman duquedanean Babilonaco erregueren escuan, eta hura luçatuco duenean Eguiptoco lurraren gainera.
26 Eta Eguiptoarrac barraiaturen ditut jendaietan, eta lurretan haiçaturen ditut; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.