3 Ecen aldean da eguna, eta hurbilcen hari da Jaunaren eguna: hura içanen da hedoien eguna, jendaien ordua.
4 Eta ezpata jautsico da Eguiptoaren gainera, eta Ethiopian içanen da icialdura, sarrasquituac Eguipton erorico direnean, eta hango ostea gathibu eramana eta haren asentuac urratuac içanen direnean.
5 Hequiequin ezpataren azpira erorico dire Ethiopia, Libia, Lidiarrac, eta gaineraco populu xehe gucia, kub eta batasuneco lurreco umeac.
6 Hau dio Jainco Jaunac: Eta erorico dire Eguiptoaren lagunçaileac, eta haren erreinuco hampurustasuna eceztatua içanen da; Sienesgo dorretic hasiric, han erorico dire ezpataren azpira, dio armadetaco Jainco Jaunac.
7 Eta hango lurrac eçarriac içanen dire lur desmasiatuen arteco, eta hango hiriac, hiri mortu eguinen arteco.
8 Eta jaquinen dute ni naicela Jauna, sua eçarri duquedanean Eguipton, eta xehacatuac içanen direnean haren lagunçaileac.
9 Egun hartan mandatariac ilkico dire ene aitzinetic uncitan, leherceco Ethiopiaren gogo sendoa; eta icialdura Ethiopiarretan içanen da Eguiptoaren egunean; ecen segurqui ethorrico da hura.