6 Hau dio Jainco Jaunac: Eta erorico dire Eguiptoaren lagunçaileac, eta haren erreinuco hampurustasuna eceztatua içanen da; Sienesgo dorretic hasiric, han erorico dire ezpataren azpira, dio armadetaco Jainco Jaunac.
7 Eta hango lurrac eçarriac içanen dire lur desmasiatuen arteco, eta hango hiriac, hiri mortu eguinen arteco.
8 Eta jaquinen dute ni naicela Jauna, sua eçarri duquedanean Eguipton, eta xehacatuac içanen direnean haren lagunçaileac.
9 Egun hartan mandatariac ilkico dire ene aitzinetic uncitan, leherceco Ethiopiaren gogo sendoa; eta icialdura Ethiopiarretan içanen da Eguiptoaren egunean; ecen segurqui ethorrico da hura.
10 Hau dio Jainco Jaunac: Babilonaco erregue Nabucodonosorren escuz galaraciren dut Eguiptoco jende-ostea.
11 Hura eta haren populua harequin, jendaiaric hazcarrenac, erakarriac içanen dire lurraren xahutzera; ezpatac biluciren dituzte Eguiptoaren gainera, eta hilez betheco dute lurra.
12 Eta agorraracico ditut ibaien errecac, eta arthiquico dut lurra guiçon gaixtoenen escuetara; eta arrotzen escuz xahutuco dut lurra eta hartan direnac oro. Ni Jauna naiz minçatu.