10 Hargatic, hau erran çuen Jainco Jaunac: Ceren hantu den bere goratasunaz, eta goititu dunen bere casco berde eta lodia, eta bere goratasunaz harrotu çaioen bihotza;
11 Arthiqui dut jendaietaric hazcarrena denaren escura, ceinac gogorqui baitu erabilico: bere tzartasunaren arabera dut hastandu.
12 Arrotzec eta jendaquiric gogorrenec ebaquiren dute, eta mendia behera arthiquiren, eta haran guciac barna erorico dire haren adarrac; eta haren gandoac hautsico dire lurreco harcadi gucien gainean; eta lurreco populu guciac goanen dire haren itzalpetic eta han utzico dute.
13 Ceruco hegastin guciac haren pusquetan egonen dire, eta aurkinçaco basabereac haren adarretan.
14 Aria hortaz, uretaco çuhaitzac ez dire guehiago hacico beren goratasunean, eta ez dute harrotuco beren cascoa adaburu lodi eta usuaren erdian; urez heçatuac diren guciac ez dire burgoi egonen beren goratasunean; ceren heriotzeari arthiquiac baitire guciac lurraren ondarrean, guiçasemeen erdian, putzura jausten direnetara.
15 Hau dio Jainco Jaunac: Ifernuetara jautsi den egunean, eçarri dut deithorea; leceaz estali dut; debecatu ditut haren ibaiac eta borchatu ur handiac; Liban atsecabetan sarthu da haren gainean, eta çuhaitz guciac ikaratu dire.
16 Haren eragozpeneco harrabotsaz laztu ditut jendaia guciac, ifernuetara baneramanean putzura jausten cirenequin; eta luphean goçacari hartu dute çuhaitz atseguinezco guciec, Libango çuhaitz handi eta ederrec, urez heçatzen ciren guciec.