7 Eta guciz ederra cen bere handitasunean, eta bere gandoen hedaduran; ecen haren erroa ur hainitzen aldean cen.
8 Cedroac, Jaincoaren baratzean, etziren hura baino handiagoac içatu; alboac etziren haren cascoaren bardinera; Jaincoaren baratzeco çuhamuric etzen haren iduricoric, eta haren edertasunecoric.
9 Ceren eguin nuen ederra, eta adaburu handi eta usuarequin, hartaz bekaiztu ciren Jaincoaren baratzean ciren çuhamu atseguinezco guciac.
10 Hargatic, hau erran çuen Jainco Jaunac: Ceren hantu den bere goratasunaz, eta goititu dunen bere casco berde eta lodia, eta bere goratasunaz harrotu çaioen bihotza;
11 Arthiqui dut jendaietaric hazcarrena denaren escura, ceinac gogorqui baitu erabilico: bere tzartasunaren arabera dut hastandu.
12 Arrotzec eta jendaquiric gogorrenec ebaquiren dute, eta mendia behera arthiquiren, eta haran guciac barna erorico dire haren adarrac; eta haren gandoac hautsico dire lurreco harcadi gucien gainean; eta lurreco populu guciac goanen dire haren itzalpetic eta han utzico dute.
13 Ceruco hegastin guciac haren pusquetan egonen dire, eta aurkinçaco basabereac haren adarretan.