16 Horra deithorea, eta deithore hori eguinen dute; jendaietaco alabec cantatuco dute; deithore hori eguinen dute Eguiptoaren eta hango ostearen gainean, dio Jainco Jaunac.
17 Eta hamabigarren urthean, hilabethearen hamaborzgarrenean, guerthatu cen ilki citzaitala Jaunaren hitza, cerralaric:
18 Guiçasemea, deithorea canta çaçu Eguiptoco ostearen gainera; eta hura eta jendaqui hazcarrenen alabac, putzura jausten direnequin, eragotz çatzu luphe beherera.
19 Nolaz haiz ederrago? Jauts hadi eta eguic lo ingurebaquigabeequin.
20 Ezpatac erorraraciren ditu bilen erdira; igorria da ezpata; Eguiptoac eta hango populu guciec joco dute lurra.
21 Ifernuaren erditic Faraoni minçaturen çaizco hazcarretaric botheretsuenac, ceinac haren lagunçaileequin jautsi, eta ezpatac joric, ingurebaquigabe lokartu baitire.
22 Han daude Asur eta haren populu gucia; inguruan ditu bere hobiac; oro hilac dire; ezpataren azpira dire erori.