2 Guiçasemea, deithorea abia çaçu Faraon Eguiptoco erregueren gainean, eta erroçu: Iduri huen jendaietaco lehoina eta itsasoan den erainsuguea, eta firrindatzen huen adarra hire hibaietan, eta urac nahasten hituen hire çangoez, eta oincatzen hituen hibaiac.
3 Hargatic hau cioc Jainco Jaunac: Jendaia asco bilduric, sarea arthiquico diat hire gainera, eta hartaz atheratuco haut.
4 Eta lurrera arthiquico, eta landen erdira egotzico haut; hire gainean egonaracico ditiat ceruco hegastin guciac, eta hitaz aseco ditiat lur gucico basabereac.
5 Eta hire haraguiac hedatuco ditiat mendietan, eta hire munhoac betheco hire lerçoaz.
6 Eta mendien gainean bustico diat lurra hire odol usainduaz, eta hire pusquez betheco dituc haranac.
7 Eta iraunguitua içanen haicenean, estalico diat cerua, ilhuntaracico ditiat hango içarrac, hedoi batez itsutuco diat iguzquia, eta ilharguiac ez dic emanen bere arguia.
8 Ceruco arguiçagui guciac jarraracico ditiat hire minduru; eta ilhumbeac hedatuco ditiat hire lurraren gainera, cioc Jainco Jaunac, hire guiçonac sarrasquituac erorico direnean lurraren erdian, cioc Jainco Jaunac.