27 Eta ez dire etzanac içanen hazcarrequin, erori direnequin, ingurebaquigabeequin, ifernura beren harmequin jautsi direnequin eta ceinac beren ezpatac beren buruen azpian eçarri baitituzte; eta beren gaixtaqueriac heçurretan barna baitzituzten sarthuac; ceren bicidunen lurrean ciren hazcarren lazgarri bilhacatu.
28 Eta hi beraz ingurebaquigabeen erdian içanen haiz çathicatua, eta ezpataz hilac direnequin eguinen duc lo.
29 Han daude Idumea, bere erregue eta aitzindari guciac, ceinac beren armadarequin eçarriac baitire ezpatac hil dituenequin, eta etzanac baitaude ingurebaquigabeequin eta putzura jausten direnequin.
30 Han dire ipharreco buruçagui guciac, eta ihiztari guciac, ceinac ikaran eta beren indarrean ahalcatuac, eramanac içan baitire hilac içan direnequin; ingurebaquigabe lokartu dire ezpatac hil dituenequin, eta beren ahalquea eraman dute putzura jausten direnequin.
31 Faraonec ikusi ditu, eta sosegatu da bere oste, ezpatac hil dioen guciaz, Faraon eta bere armada gucia, dio Jainco Jaunac;
32 Ceren laztura eçarri baitut bicidunen lurrean; eta Faraon eta bere populu gucia, ingurebaquigabeen erdian eta ezpatac hil dituenequin lokartu dire, dio Jainco Jaunac.