9 Laztuco diat asco populuren bihotza, jaquinaracico dudanean hire xahupena jendaietan, eçagutzen ez ditucan lurretan.
10 Eta hire gainean harriaracico ditiat asco populu; eta hequien erregueac icialdura gaitzaz ikaratuco dituc hire gainean, ene ezpata firrindatzen abiatuco denean hequien buruen gainetic; eta bakotcha batbatean bere biciarençat ikaran jarrico duc hire eragozpeneco egunean.
11 Ecen hau cioc Jainco Jaunac: Babilonaco erregueren ezpata ethorriren çaic;
12 Arthiquiren diat hire ostea hazcarren ezpaten azpira; ecin-garhaituzcoac dituc jendaia hequiec oro; xahutuco die Eguiptoaren hampurustasuna, eta sunsiaracico hango ostea.
13 Eta galaraciren ditut hango acienda, ur handien bazterretan ciren guciac; eta guiçonaren oinac ez ditu guehiago ur hequiec nahasico, ez-etare acienden behatzac uhartuco.
14 Orduan guciz garbi eguinen ditut hequien urac eta olioaren pare hequien hibaiac, dio Jainco Jaunac,
15 Desmasian eçarri duquedanean Eguiptoco lurra; lurra berriz, daduzcan gucietaric gabetua içanen da, jo dituquedanean hango egoiliarrac oro; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.