1 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
2 Guiçasemea, minça çaite çure populuco umeei eta erraten daroeçu: Erakarriren dudanean ezpata lur baten gainera, eta lur hartaco populuac hartu duqueenean guiçon bat aphalenetaric eta eçarri bere çainceco beguiralari;
3 Eta hunec ezpata ikusiric lurraren gainean heldu dela, turuta jo badu eta populuari albistea eman;
4 Turutaren durrunda ençuten duena, nor-nahi içan dadien, ez badago erne; eta ezpata ethorriric, eramaten badu, haren odola haren buruaren gain içanen da.
5 Aditu du turutaren durrunda, eta ez da erne egotu: bere odola bere gain içanen du; ordean erne egotu bada, atheraturen du bere bicia.