15 Eta gaixtaguin harec bahia bihur, eta ebatsia itzul baletza; eta bicitzeraco manamenduetan ibil baledi, eta bidegabequeriaric batere eguin ez baleça; bicitzez bici laiteque, eta ez laiteque hil.
16 Eguin içan dituen bekatu guciez etzaio jaçarrico; çucentasunezco eta prestutasunezco eguincariac ditu erabili, eta bicitzez da bicico.
17 Eta çure populuco umeec ihardetsi dute: Ez da çucena Jaunaren bidea; eta beren bidea dute makurra.
18 Alabainan prestua bere prestutasunetic guibelatu ditaqueenean, eta eguin dituqueenean gaixtaqueriac, hequietan hilen da.
19 Eta gaixtaguina bere gaixtotasunetic guibelatu ditaqueenean, eta çucentasunezco eta prestutasunezco eguincariac eguin dituqueenean, hequiez da bicico.
20 Eta dioçue: Jaunaren bidea ez da çucena. Israelgo etchea, çuetaric batbedera bere bideen arabera dut juiaturen.
21 Eta gure desherripeneco hamabigarren urthean, hamargarren hilabetheco borzgarren egunean, guerthatu cen Jerusalemdic itzuri cen guiçon bat ethorri citzaitala, cioelaric: Xahutua da hiria.