3 Eta hunec ezpata ikusiric lurraren gainean heldu dela, turuta jo badu eta populuari albistea eman;
4 Turutaren durrunda ençuten duena, nor-nahi içan dadien, ez badago erne; eta ezpata ethorriric, eramaten badu, haren odola haren buruaren gain içanen da.
5 Aditu du turutaren durrunda, eta ez da erne egotu: bere odola bere gain içanen du; ordean erne egotu bada, atheraturen du bere bicia.
6 Baldin beguiralariac ikusten badu ezpata ethorcen, eta turuta jo ez badu; eta populuac ez badu çaindu bere burua; eta ezpata heldu bada, eta bicia kencen badio populuari; hau atzemana da bere bekatuan; bainan hunen odola beguilariaren escuan dut bilhatuco.
7 Eta çu, guiçasemea, beguiralaritzat eman çaitut Israelgo etcheari: beraz ene ahotic ençunic hitza, eramoçute ene ganic hequiei.
8 Nic gaixtaguinarençat erraten badut: Gaixtaguina, heriotzez hilen haiz eta çu ez baçare minçatzen, gaixtaguina beguira dadien bere bidetic; gaixtaguin hura hilen da bere tzartasunean bainan haren odola çure escuan dut bilhatuco.
9 Çuc ordean gaixtaguinari atzar emanic, bere bideetaric bihur dadien, hau ez bada bihurcen, bere tzartasunean hilen da; eta çuc libratu duqueçu çure arima.