6 Baldin beguiralariac ikusten badu ezpata ethorcen, eta turuta jo ez badu; eta populuac ez badu çaindu bere burua; eta ezpata heldu bada, eta bicia kencen badio populuari; hau atzemana da bere bekatuan; bainan hunen odola beguilariaren escuan dut bilhatuco.
7 Eta çu, guiçasemea, beguiralaritzat eman çaitut Israelgo etcheari: beraz ene ahotic ençunic hitza, eramoçute ene ganic hequiei.
8 Nic gaixtaguinarençat erraten badut: Gaixtaguina, heriotzez hilen haiz eta çu ez baçare minçatzen, gaixtaguina beguira dadien bere bidetic; gaixtaguin hura hilen da bere tzartasunean bainan haren odola çure escuan dut bilhatuco.
9 Çuc ordean gaixtaguinari atzar emanic, bere bideetaric bihur dadien, hau ez bada bihurcen, bere tzartasunean hilen da; eta çuc libratu duqueçu çure arima.
10 Çuc beraz, guiçasemea, erroçu Israelgo etcheari: Hunela çarete minçatu, derraçuelaric: Gure gaizquiac eta gure bekatuac gure gainean dire, eta hequietan iharcen hari gare; nola beraz bicico ahal gare?
11 Çuc erroçute: Ala ni! dio Jainco Jaunac, ez dudala nahi gaixtaguinaren heriotzea, bainan gaixtaguina bere bidetic bihur eta bici dadien. Bihur çaitezte beraz, bihur çuen bide guciz tzarretaric; certaco çare hilen, Israelgo etchea?
12 Hargatic çuc, guiçasemea, erroçute çure populuco umeei: Prestutasunac ez du prestua atheraco, edocein egunez bekatu eguiten badu; eta gaixtaqueriac ez dio gaixtaguinari hoben ekarriren, edocein egunez bihur dadien bere tzarqueriatic; eta prestua bere prestutasunean ecin da bicico, edocein egunez eguin deçan bekatu.