9 Çuc ordean gaixtaguinari atzar emanic, bere bideetaric bihur dadien, hau ez bada bihurcen, bere tzartasunean hilen da; eta çuc libratu duqueçu çure arima.
10 Çuc beraz, guiçasemea, erroçu Israelgo etcheari: Hunela çarete minçatu, derraçuelaric: Gure gaizquiac eta gure bekatuac gure gainean dire, eta hequietan iharcen hari gare; nola beraz bicico ahal gare?
11 Çuc erroçute: Ala ni! dio Jainco Jaunac, ez dudala nahi gaixtaguinaren heriotzea, bainan gaixtaguina bere bidetic bihur eta bici dadien. Bihur çaitezte beraz, bihur çuen bide guciz tzarretaric; certaco çare hilen, Israelgo etchea?
12 Hargatic çuc, guiçasemea, erroçute çure populuco umeei: Prestutasunac ez du prestua atheraco, edocein egunez bekatu eguiten badu; eta gaixtaqueriac ez dio gaixtaguinari hoben ekarriren, edocein egunez bihur dadien bere tzarqueriatic; eta prestua bere prestutasunean ecin da bicico, edocein egunez eguin deçan bekatu.
13 Erran baneço ere prestuari bicico dela; eta hura bere prestutasunari fidaturic, eror baledi bekatura; haren eguincari prestu guciac ahanztera utziac litazque, eta eguin duen tzarquerian hil laiteque.
14 Nic ordean gaixtaguinari erran baneço: Heriotzez hilen haiz; eta hura bere bekatuaz urriquitan sar baledi, eta çucentasuneco eta prestutasuneco eguincariac eguin baletza;
15 Eta gaixtaguin harec bahia bihur, eta ebatsia itzul baletza; eta bicitzeraco manamenduetan ibil baledi, eta bidegabequeriaric batere eguin ez baleça; bicitzez bici laiteque, eta ez laiteque hil.