10 Hau dio Jainco Jaunac: Huna non neroni heldu naicen arçainen gainera; bilhaturen dut ene arthaldea hequien escuetaric, eta kenduco diotet cargua, arthaldea ez deçaten alha guehiago, eta ez detzazten alha beren buruac; eta atheraco diotet ene arthaldea horcetaric, eta ez da guehiago hequien hazcurri içanen;
11 Ecen hau dio Jainco Jaunac: Huna non bilhaturen ditudan neronec ene ardiac, eta goanen natzaiote ikustera.
12 Nola arçain batec ikarcen baitu bere arthaldea, bere ardi barraiatuen erdian içaten den egunean; hala ikarturen ditut ene ardiac, eta lanhozco eta gobelezco egunean barraiatu diren leku gucietaric atheraco ditut.
13 Eta eramanen ditut populuetaric, eta bilduco ditut lurretaric, eta erakarriren ditut beren lurrera; eta alhatuco ditut Israelgo mendietan, ur-beguietan eta lurreco hespil-toqui gucietan.
14 Alhaturen ditut alhapide gorienetan, eta Israelgo mendi goretan içanen dire hequien alhapideac; han descansaturen dire belhar berdeetan, eta alhaturen dire alhapide guicenetan Israelgo mendien gainean.
15 Neronec alhaturen ditut ene ardiac, eta neronec bilduren ditut hespilera, dio Jainco Jaunac.
16 Galdua bilhaturen dut, eroria alchaturen, hauscura duena lothuren, herbalari indar emanen, guicena eta hazcarra beguiraturen, eta alhaturen ditut çucentasunean.