18 Ez othe cen çuençat asqui alhapide onac alhatzea? hortaz berçalde, çuen oinez oincatzen cintutzen çuen gaineraco alhapideac, eta ur garbienetic edan ondoan, gaineracoa çuen oinez nahasten cinduten.
19 Eta ene ardiec, çuec oinez oincatua alhatzen çuten, eta çuec nahasia edaten.
20 Hargatic, hau derraçue Jainco Jaunac: Huna non juiatzera daramadan acienda guicenaren eta mehearen artean;
21 Ceren sorca eta soinca jotzen cintuzten acienda herbal guciac, eta çuen adarrez haiçatzen, campoan barraiatuac içan citecen arteo.
22 Salbaturen dut ene arthaldea, eta ez da guehiago egonen harraparien meiorian, eta juiaturen dut aciendaren eta aciendaren artean.
23 Eta hequien gainera eraiquiren dut arçain bakar alhatuco dituena, Dabid ene cerbitzaria; harec alhatuco ditu eta hura içanen dute arçain.
24 Ni berriz, Jauna, içanen naiz hequien Jaincoa, eta Dabid ene cerbitzaria hequien erdian buruçagui: ni Jauna naiz, minçatu.