23 Eta hequien gainera eraiquiren dut arçain bakar alhatuco dituena, Dabid ene cerbitzaria; harec alhatuco ditu eta hura içanen dute arçain.
24 Ni berriz, Jauna, içanen naiz hequien Jaincoa, eta Dabid ene cerbitzaria hequien erdian buruçagui: ni Jauna naiz, minçatu.
25 Eta hequiequin eguinen dut baquezco patua, eta lurretic gueldiaraciren ditut basabere guciz gaixtoac; eta mortuan egoten direnec, beldurric gabe eguinen dute lo.
26 Eta benedicionetan eçarriren ditut ene munhoaren inguruan; eta uria erakarriren dut bere mugan; uriac benedicionezcoac içanen dire.
27 Eta bazterretaco çuhaitzac emanen du bere fruitua, eta lurrac emanen du: bere musquila; eta ene ardiac beldurric gabe içanen dire beren lurrean; eta jaquinen dute ni naicela Jauna, hautsi dituzquedanean hequien uztarrico gatheac, eta atheratu dituzquedanean berac, gogorqui manatzen diotenen escutic.
28 Eta ez dire guehiago jendaien meiorian norc harrapa içanen; eta lurreco basabereec ez dituzte iretsico; bainan beren egoitzetan içanen dire gogoa çabalic eta beldurric batere gabe.
29 Eta ilkiaraciren diotet aiphu handitaco belhar bat; eta goseteac ez ditu guehiago lurrean gutituco, eta ez dute guehiago jasanen jendaien laidoa.