28 Eta ez dire guehiago jendaien meiorian norc harrapa içanen; eta lurreco basabereec ez dituzte iretsico; bainan beren egoitzetan içanen dire gogoa çabalic eta beldurric batere gabe.
29 Eta ilkiaraciren diotet aiphu handitaco belhar bat; eta goseteac ez ditu guehiago lurrean gutituco, eta ez dute guehiago jasanen jendaien laidoa.
30 Eta jaquinen dute hequiequin naicela ni, hequien Jainco Jauna, eta berac direla ene populu Israelgo etchea, dio Jainco Jaunac.
31 Çuec berriz, oi ene arthaldeac, ene alhapidetaco arthaldeac, guiçonac çarete; eta çuen Jainco Jauna naiz ni, dio Jainco Jaunac.