8 Ala ni! dio Jainco Jaunac; ene arthaldeac harrapacara utziac içan direlacoz, eta ene ardiac larreco basabereen pusca, ceren ez baitzen arçainic; eta ene arçainec ecen ez dutelacoz bilhatu ene arthaldea; bainan beren buruac dituztelacoz alhatu, eta ez ene arthaldeac;
9 Aria horietaz, arçainac, adi çaçue Jaunaren hitza:
10 Hau dio Jainco Jaunac: Huna non neroni heldu naicen arçainen gainera; bilhaturen dut ene arthaldea hequien escuetaric, eta kenduco diotet cargua, arthaldea ez deçaten alha guehiago, eta ez detzazten alha beren buruac; eta atheraco diotet ene arthaldea horcetaric, eta ez da guehiago hequien hazcurri içanen;
11 Ecen hau dio Jainco Jaunac: Huna non bilhaturen ditudan neronec ene ardiac, eta goanen natzaiote ikustera.
12 Nola arçain batec ikarcen baitu bere arthaldea, bere ardi barraiatuen erdian içaten den egunean; hala ikarturen ditut ene ardiac, eta lanhozco eta gobelezco egunean barraiatu diren leku gucietaric atheraco ditut.
13 Eta eramanen ditut populuetaric, eta bilduco ditut lurretaric, eta erakarriren ditut beren lurrera; eta alhatuco ditut Israelgo mendietan, ur-beguietan eta lurreco hespil-toqui gucietan.
14 Alhaturen ditut alhapide gorienetan, eta Israelgo mendi goretan içanen dire hequien alhapideac; han descansaturen dire belhar berdeetan, eta alhaturen dire alhapide guicenetan Israelgo mendien gainean.