10 Erran ducalacoz: Bi jendaiac eta bi lurrac eneac dire, eta primançaz goçaturen ditut; noiz-etare Jauna han baitzen;
11 Aria hortaz, ala ni! dio Jainco Jaunac, harico naicela hire sepha eta hire becaizgoaren arabera, ceinei bide eman baitiotec, Israelgo umeei ekarcen hioten gaitziricoz; eta juiatuco hautanean, eçagutaracico diat hequietaz ene burua.
12 Eta jaquinen duc, nic Jaunac aditu ditudala Israelgo mendiez erabili ditucan elhe laidotsu guciac, erranez: Mortu eguinic irestera emanac çaizquigu.
13 Çuen ahoaz jaiqui çarete ene contra, eta çuen solasez erasi duçue ene contra; aditu dut nic.
14 Hau dio Jainco Jaunac: Lurra oro bozcariotan içanen delaric, hi mortu haut eguinen.
15 Nola boztu baihaiz Israelgo primançaren gainean, xahutu içan delacoz; hala eguinen daiat hiri ere; xahutuac içanen çarete, Seirgo mendia eta Idumea gucia; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.