1 Çuc berriz, guiçasemea, profetisa çaçu Israelgo mendien gainean, eta erranen daroeçu: Israelgo mendiac, adi çaçue Jaunaren hitza:
2 Hau dio Jainco Jaunac: Etsaiac çuetaz erran içan duelacoz: Hola! Bethico bizcarrac primançaz emanac çaizquigu;
3 Hargatic erraçu: Hau dio Jainco Jaunac: Ceren çareten desmasan, eta inguruan çango-petan erabiliac, eta berce jendaquien primança bilhacatuac, eta çareten aho-mihitan erabiliac eta populuen laidagarri;
4 Hargatic, Israelgo mendiac, adi çaçue Jainco Jaunaren hitza: Jainco Jaunac hau diote mendiei eta munhoei, errequei, haranei eta mortuei, harrasi urratu eta hiri hustu, berce jendaiac inguruan desmasatu eta escarniatu dituztenei;
5 Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Nola ene karraren suan minçatu bainaiz berce jendaien eta Idumea guciaren contra, ceinec ene lurra beren buruari primancetan eman baitiote bozcariorequin, eta bihotz eta arima guciz; eta haren larrutzeco, egoiliarrac iraici baitituzte;
6 Hargatic profetisa çaçu Israelgo mendien gainean, eta erranen dioçute mendi, munho, bizcar, haranei: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non ene karrean eta iraquiduran minçatu naicen ni, jasan behar içan duçuelacoz jendaien ganic ahalquea.
7 Hau dio beraz Jainco Jaunac: Nic goititu dut ene escua, inguruan diren jendaiec berec jasan deçaten beren ahalquea.