12 Eta çuen gainera erakarriren ditut guiçonac, Israelgo ene populua, eta primançaz goçaturen çaituztete, eta içanen çarete hequien primança, eta etzarete guehiago egonen hequietaz gabeturic.
13 Hau dio Jainco Jaunac: Ceren dioten çuetaz: Lur guiçon-ireslea haiz, eta hire jendearen ithotzailea;
14 Hargatic ez duçu guehiago guiçonic janen, eta ez duçu guehiago hilen çure populua, dio Jainco Jaunac.
15 Eta ez dut guehiago çure erdian adiaraciren jendaien ganicaco ahalqueria, eta ez duçu jasanen populuen ganicaco laidoa, eta ez duçu guehiago galduren çure jendea, dio Jainco Jaunac.
16 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
17 Guiçasemea, Israelgo umeac beren lurrean egotu dire, eta hura lohitu dute beren eguincez eta lehiez; hequien bidea ene aitzinean eguina da astagaizdunaren lohiqueriaren idurico.
18 Eta hequien gainera ixuri dut ene hasarrea, lurraren gainera ixuri duten odolaren ariaz, eta beren idolez liçundu dutelacoz lurra.