28 Eta çuen egoitza eguinen duçue nic çuen arbasoei eman içan diotedan lurrean; eta çuec içanen çarete ene populua, eta ni içanen naiz çuen Jaincoa.
29 Eta atheratuco çaituztet çuen kutsapen gucietaric; eta oguia deithuco eta ilkiaracico dut murruca; eta ez darotzuet gainera igorrico gosetea.
30 Eta çuhaitzac brocaturen ditut fruituz, eta landac uztaz, eta ez duçue guehiago jendaietan jasanen gosearen laidoa.
31 Eta orhoituren çarete çuen bide guciz tzarrez eta çuen lehia gaixtoez; eta çuen desgogaraco içanen dire çuen tzarqueriac eta çuen gaixtaqueriac.
32 Ez dut hori çuen gatic eguinen, dio Jainco Jaunac, jaquiçue: ahalca eta gorri hadi hire bideez, Israelgo etchea.
33 Hau dio Jainco Jaunac: Egun hartan ceintan xahutuco baitzaituztet çuen gaizqui gucietaric, eta hirietan eguinaracico baitarotzuet çuen egoitza, eta berrituco baititut leku eragotziac;
34 Eta lur mortu eguina, berce orduz desmasian çagoena bideant gucien beguietan, berriz lanthua içanen denean;