6 Hargatic profetisa çaçu Israelgo mendien gainean, eta erranen dioçute mendi, munho, bizcar, haranei: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non ene karrean eta iraquiduran minçatu naicen ni, jasan behar içan duçuelacoz jendaien ganic ahalquea.
7 Hau dio beraz Jainco Jaunac: Nic goititu dut ene escua, inguruan diren jendaiec berec jasan deçaten beren ahalquea.
8 Çuec aldiz, Israelgo mendiac, eguizquitzue çuen adarrac eta Israelgo ene populuari ekarroçue çuen fruitua; ecen hurbil da ethorrico den ordua;
9 Alabainan huna non heldu natzaitzuen, eta bihurturen naiz çuetara, eta irauliac içanen çarete, eta hartuco duçue hacia.
10 Eta çuen gainean berhaturen ditut guiçonac eta Israelgo etche gucia; hiriac egoiliarrez betheco dire, eta urratuac berrituco.
11 Eta betheco çaituztet guiçon eta aciendaz, eta ostetan iganen eta berhaturen dire; eta hastetic beçala egoiliarrez betheco çaituztet, eta hastetic içan ditutzuen baino ontasun handiagoac emanen darozquitzuet; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.
12 Eta çuen gainera erakarriren ditut guiçonac, Israelgo ene populua, eta primançaz goçaturen çaituztete, eta içanen çarete hequien primança, eta etzarete guehiago egonen hequietaz gabeturic.