10 Eta profetisatu nuen manatu çarotan beçala; eta heçurretan sarthu cen izpiritua, eta biztu ciren; eta jarri ciren oinen gainean armada bat ikaragarri handia.
11 Eta Jaunac erran çarotan: Guiçasemea, heçur horiec guciac Israelgo umeac dire; hauquiec diote: Gure heçurrac ihartu dire; galdu da gure iguriquitza, eta ebaquiac gare.
12 Horren gatic profetisa çaçu, eta erranen daroeçu: Hau dio Jainco Jaunac: Ene populua, huna nic idequiren ditudala çuen hobiac, eta atheraturen çaituztedala çuen ehorz-lekuetaric, eta erakarriren çaituztet Israelgo lurrera.
13 Eta eçaguturen duçue ni naicela Jauna idequico ditudanean çuen hobiac eta ilkiaracico çaituztedanean çuen ehorz-lekuetaric, oi ene populua;
14 Eta ene izpiritua eçarrico dudanean çuetan, eta biztu çaitezquetenean, eta phausu harraracico darotzuedanean çuen lurrean; eta jaquinen duçue orduan ni naicela Jauna, minçatu naicena eta eguin dudana, dio Jainco Jaunac.
15 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
16 Eta çuc, guiçasemea, har çaçu çur pusca bat, eta haren gainean iscriba çaçu: Judarena, eta haren lagun Israelgo semeena. Eta har çaçu berce çur bat, eta haren gainean iscriba çaçu: Josepen, Efraimen eta hequien lagun Israelgo etche guciaren çura.