5 Heçur horiei hau derrote Jainco Jaunac: Huna çuetan izpirituaren sarcera nohala, eta bicico çarete.
6 Eta çainac emanen ditut çuen gainean, eta sorraracico ditut çuen gainean haraguiac, eta çuen gainean hedatuco dut larrua; eta emanen darotzuet izpiritua, eta bicico çarete, eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.
7 Eta manatu çarotan beçala profetisatu nuen; bada, nic profetisatzearequin, harrabots bat eguin cen; eta hara higuidura bat; eta hurbildu ciren heçurrac heçurrei, eta cein bere guilçari.
8 Eta ikusi nuen, eta hara hequien gainean jarri cirela çainac eta haraguiac; eta hequietan gainetic hedatu cen larrua, eta izpiritua etzuten.
9 Eta Jaunac erran çarotan: Izpirituari profetisa dioçoçu, profetisa, guiçasemea, eta erranen dioçu izpirituari: Hau dio Jainco Jaunac: Lau haiceetaric athor, izpiritua, eta hil horien gainera buha çac, eta berriz bitz beitez.
10 Eta profetisatu nuen manatu çarotan beçala; eta heçurretan sarthu cen izpiritua, eta biztu ciren; eta jarri ciren oinen gainean armada bat ikaragarri handia.
11 Eta Jaunac erran çarotan: Guiçasemea, heçur horiec guciac Israelgo umeac dire; hauquiec diote: Gure heçurrac ihartu dire; galdu da gure iguriquitza, eta ebaquiac gare.