1 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
2 Guiçasemea, beguithartea itzul çaçu Goguen alderat, Magoguen lurreco alderat, Mosoquen eta Thubalen buruco aitzindariaren alderat; eta haren gainean profetisa çaçu,
3 Eta erranen daroçu: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non heldu natzaican, Gog, Mosoquen eta Thubalen buruco aitzindaria;
4 Eta itzulica erabiliren haut, eta muthurreco bat eçarriren diat hire ahoan; eta ilkiaraciren haut, hi eta hire armada gucia, çaldiac eta çaldizcoac, oro guerrunceac soinean, lança, erredola eta ezpata darabilcatenen oste gaitza.
5 Persiarrac, Ethiopiarrac eta Libiarrac hequiequin içanen dire, oro guerrunceequin eta casquequin.
6 Gomer eta bere armada gucia, Thogormaren etchea ipharraldetic eta haren indar gucia, eta populu asco hirequin içanen dire.