20 Eta itsasoco arrainac, ceruco hegastinac, larreco basabereac, lurraren gainean higuitzen diren cierpeac oro eta lurraren gainean diren guiçon guciac laztuco dire ene beguithartearen aitzinean; eta gainazpicaturen dire mendiac, erorico hesiac eta lehertuco harrasiac.
21 Eta mendi gucietan Goguen contra deithuco dut ezpata, dio Jainco Jaunac; bakotchac bere anaiaren contra bihurturen du ezpata.
22 Eta juiaturen dut Gog içurriteaz, sarrasquiaz, uri muthiriez eta harri mokor gaitzez; suzco eta sufrezco uria eguinen dut haren gainera, haren armadaren eta harequilaco populu gucien gainera.
23 Eta handietsiren eta sainduetsiren dut ene burua; eta eçagutua içanen naiz jendaia hainitzen beguietan, eta jaquinen dute ni naicela Jauna.