3 Eta erranen daroçu: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non heldu natzaican, Gog, Mosoquen eta Thubalen buruco aitzindaria;
4 Eta itzulica erabiliren haut, eta muthurreco bat eçarriren diat hire ahoan; eta ilkiaraciren haut, hi eta hire armada gucia, çaldiac eta çaldizcoac, oro guerrunceac soinean, lança, erredola eta ezpata darabilcatenen oste gaitza.
5 Persiarrac, Ethiopiarrac eta Libiarrac hequiequin içanen dire, oro guerrunceequin eta casquequin.
6 Gomer eta bere armada gucia, Thogormaren etchea ipharraldetic eta haren indar gucia, eta populu asco hirequin içanen dire.
7 Xuxent hadi, antola hadi, hi eta hire gana murruca bildua den oste gucia; eta içan hadi hequien buruçagui.
8 Asco eta asco egunen buruan içanen haiz ikartua: urtheen ondarrean ethorriren haiz ezpatatic beguiratua içan den lur batera, asco populuren artetic bildua içan dena Israelgo mendi, egundainotic mortu cirenetara: hau içan da populuetaric atheratua, eta hartan guciac descansuz dire egonen.
9 Aldiz, hi eta hire armada guciac eta asco populu hirequin, iganez ethorrico çarete phesia beçala eta hedoiac iduri, lurraren estalceco.