7 Xuxent hadi, antola hadi, hi eta hire gana murruca bildua den oste gucia; eta içan hadi hequien buruçagui.
8 Asco eta asco egunen buruan içanen haiz ikartua: urtheen ondarrean ethorriren haiz ezpatatic beguiratua içan den lur batera, asco populuren artetic bildua içan dena Israelgo mendi, egundainotic mortu cirenetara: hau içan da populuetaric atheratua, eta hartan guciac descansuz dire egonen.
9 Aldiz, hi eta hire armada guciac eta asco populu hirequin, iganez ethorrico çarete phesia beçala eta hedoiac iduri, lurraren estalceco.
10 Hau dio Jainco Jaunac: Gogoetac egun hartan ethorrico çaizquic bihotzera, eta asmu bat eguinen duc guciz tzarra;
11 Eta erranen duc: Iganen naiz harrasi gabeco lurrera; goanen naiz, phausuan eta beldurric gabe bici direnetara; horiec oro harrasiric gabe bici dire; ez dute ez hagaric, ez atheric.
12 Burutan içanen duc buluzquin atzematea, harrapaquinari jauztea, eta hire escua eçarcea, behin utziac içan eta guero berriz alchatuac direnen gainera, eta jendaietaric bildua içan den populuaren gainera, ceina hasi baita goçatzen eta lurraren erdian egoten.
13 Sabac, Dedanec, Tharsisgo tratulariec eta hango lehoin guciec erranen daie: Ez othe haiz buluzquinqueta heldu? Huna non hire ostea bildu ducan harrapaquin eguiteco, urhe-cilharren harceco, pusca eta gaucen eramateco, eta nihonereco buluzquinen atzemateco.