1 Gure desherripeneco hogoi eta borzgarren urthean, urthe-hastean, hilabethearen hamarrean, hiria eragotzia içan cenetic hamalaugarren urthean; egun hartan berean Jaunaren escua jarri cen ene gainean, eta eraman ninduen Jerusalemera.
2 Jaincoa ganicaco ikuspenez eraman ninduen Israelgo lurrera, eta utzi ninduen mendi guciz gora baten gainean, ceinaren gainean baitzen hiri molde bat beçala, hegoarat hedatzen cena.
3 Eta hartara sarraraci ninduen; eta hara non cen guiçon bat ceinaren beguitharteac arguitzen baitzuen cobreac beçala; eta lihozco soka bat baçuen escu batean, eta neurceco haga bat bercean: eta athean çagoen xutic.
4 Eta guiçon harec erran çarotan: Guiçasemea, ikusaçu çure beguiz eta adi çure beharriz, eta eçar çaçu çure bihotza nic erakutsico darozquitzudan gucietan; ceren hunat erakarria içan baitzare, hauquien çuri erakusteco: ikusten ditutzun guciez jaquinsun eguiçu Israelgo etchea.
5 Eta hara etchearen inguru gucian harrasi bat campoco aldetic; eta guiçonac escuan çaducan neurceco haga bat, sei beso eta cehe bat luce cena; eta neurtu çuen harrasiaren çabaltasuna, ceina baitzen haga bat, eta goratasuna ere haga bat.
6 Eta ethorri cen iguzqui-aldera beguiratzen çuen athera, eta hango mailetan gora igan cen; eta neurtu çuen athelasaren çabaltasuna haga bat, erran nahi da athelasac haga baten çabaltasuna çuela.