11 Eta neurtu çuen athelasaren çabaltasuna, hamar beso; eta athearen lucetasuna, hamahirur beso.
12 Eta guelen aitzinean neurtu çuen heguia, beso bat; eta beso bat çuen akabançac bi buruetan; guelac berriz, sei besocoac ciren bi aldeetara.
13 Eta neurtu çuen athea guela baten hegazteguitic bercearen hegazteguiraino, hogoi eta borz beso çabalera: athea athearen parrean cen.
14 Eta aitzinaldeac neurtu cituen hirur hogoi beso; eta aitzinalderat atheco lorioa atde orotaric inguruan.
15 Eta athe aitzinetic barneco athe-sarcearen aitzinera baciren berrogoi eta hamar beso.
16 Eta baciren gueletan eta hequien aitzinaldeetan leiho ceiherrac, ceinac baitziren atheaz barnean alde orotaric inguruan; sarceetan ere baciren orobat barnean leihoac inguruan, eta aitzinaldeetan palma-itchurac thinduz.
17 Eta eraman ninduen campoco ezcaratzera, eta hara guela batzu, eta harrizco lauçada bat lorioan inguru gucian; hogoi eta hamar guela ciren lauçadaren inguruan.