14 Eta aitzinaldeac neurtu cituen hirur hogoi beso; eta aitzinalderat atheco lorioa atde orotaric inguruan.
15 Eta athe aitzinetic barneco athe-sarcearen aitzinera baciren berrogoi eta hamar beso.
16 Eta baciren gueletan eta hequien aitzinaldeetan leiho ceiherrac, ceinac baitziren atheaz barnean alde orotaric inguruan; sarceetan ere baciren orobat barnean leihoac inguruan, eta aitzinaldeetan palma-itchurac thinduz.
17 Eta eraman ninduen campoco ezcaratzera, eta hara guela batzu, eta harrizco lauçada bat lorioan inguru gucian; hogoi eta hamar guela ciren lauçadaren inguruan.
18 Eta lauçada athe aitzinetan beherago cen athren lucetasunaren arabera.
19 Eta neurtu çuen campotic çabaltasuna behereco athe aitzinetic, barneco ezcaratz aitzineraino, ehun beso iguzqui-aldera eta ipharrera.
20 Campoco ezcaratzeco athea ipharrerat çagoena neurtu çuen halaber, bai luçara, bai-eta çabalera;