16 Eta baciren gueletan eta hequien aitzinaldeetan leiho ceiherrac, ceinac baitziren atheaz barnean alde orotaric inguruan; sarceetan ere baciren orobat barnean leihoac inguruan, eta aitzinaldeetan palma-itchurac thinduz.
17 Eta eraman ninduen campoco ezcaratzera, eta hara guela batzu, eta harrizco lauçada bat lorioan inguru gucian; hogoi eta hamar guela ciren lauçadaren inguruan.
18 Eta lauçada athe aitzinetan beherago cen athren lucetasunaren arabera.
19 Eta neurtu çuen campotic çabaltasuna behereco athe aitzinetic, barneco ezcaratz aitzineraino, ehun beso iguzqui-aldera eta ipharrera.
20 Campoco ezcaratzeco athea ipharrerat çagoena neurtu çuen halaber, bai luçara, bai-eta çabalera;
21 Eta hartaco guelac, hirur alde batetic eta hirur bercetic; eta haren aitzinaldea lehembicico athearen neurriaren arabera; eta haren berrogoi eta hamar beso luçara, eta hogoi eta borz çabalera.
22 Hartaco leihoac berriz, eta sarcea eta bernuçadurac, iguzqui-alderat çagoen athearen neurricoac ciren; eta baciren çazpi mail haran igaiteco eta sarce bat aitzinean.