3 Eta hartara sarraraci ninduen; eta hara non cen guiçon bat ceinaren beguitharteac arguitzen baitzuen cobreac beçala; eta lihozco soka bat baçuen escu batean, eta neurceco haga bat bercean: eta athean çagoen xutic.
4 Eta guiçon harec erran çarotan: Guiçasemea, ikusaçu çure beguiz eta adi çure beharriz, eta eçar çaçu çure bihotza nic erakutsico darozquitzudan gucietan; ceren hunat erakarria içan baitzare, hauquien çuri erakusteco: ikusten ditutzun guciez jaquinsun eguiçu Israelgo etchea.
5 Eta hara etchearen inguru gucian harrasi bat campoco aldetic; eta guiçonac escuan çaducan neurceco haga bat, sei beso eta cehe bat luce cena; eta neurtu çuen harrasiaren çabaltasuna, ceina baitzen haga bat, eta goratasuna ere haga bat.
6 Eta ethorri cen iguzqui-aldera beguiratzen çuen athera, eta hango mailetan gora igan cen; eta neurtu çuen athelasaren çabaltasuna haga bat, erran nahi da athelasac haga baten çabaltasuna çuela.
7 Eta neurtu cituen guelac haga bat luçara, eta haga bat çabalera; eta guelen artean borz beso.
8 Eta arthelasac, etche-sarcean, athearen barneco aldean, haga bat çuen.
9 Eta athe ondoco sarcea neurtu çuen çorci beso, eta aitzinaldeac bi haga cituen; atheco sarcea berriz, barneco aldean cen.