41 Lau mahain atde batean eta lau bercean; athearen sahetsetan çorci mahain, ceinen gainean imolatzen baitzen.
42 Holocaustarençateco lau mahainac berriz, lau izquinetaco harriz ciren eguinac; beso bat eta erdi luçara, beso bat eta erdi çabalera eta beso bat gorara çuten; eta hequien gainean ematen ciren holocausten eta bitimen imolatzeco tresnac.
43 Eta cehe batecoac ciren hequien ezpainac, inguruan barnera bilduac; escainçaco haraguiac berriz, mahainen gainean eçarcen ciren.
44 Eta barneco athearen campoco aldean ciren cantarien guelac barneco ezcaratzean, ceina baitzen ipharrera beguiratzen çuen athearen sahetsean; eta hequien aitzina hegoara çagoen; iguzqui-aldeco athearen sahetsetic batec ipharrari beguiratzen cioen.
45 Eta guiçonac erran çarodan: Hegoara dagoen guela hori da, templo-çain beilatzen egonen diren aphecena.
46 Ipharrera dagoen guela berriz, aldareco cerbitzuan dauden aphecençat içanen da; horiec dire Sadoquen semeac, Lebiren umeetaric Jaunaren gana hurbilcen direnac, haren cerbitzatzeco.
47 Eta neurtu çuen ezcaratza ehun beso lusara eta ehun beso çabalera lau aldeetaric; eta aldarea temploaren aitzinean.