15 Eta neurtu cituen temploaren lucetasuna, guibeletic çuen leihor bereçaren parrean, campoco lorioac, barneco temploa eta ezcaratz-sarceac, ehun beso.
16 Neurtu cituen atheac, leiho ceiherrac, eta inguruan hirur aldetaric ciren lorioac, athe bakotcharen parrean eta inguruan çurez dornatua cen gucia. Lurra berriz, leihoetaraino cihoan, eta atheen gaineco aldean leihoac hersiac ciren;
17 Eta barneco etcheraino eta campoco harrasi gucian inguruan barnetic eta campotic, oro neurri berean.
18 Eta baciren querubin eta palma lanthuac, palma querubin bakotcharen artean, eta querubin bakotchac bi beguitharte cituen.
19 Alde batetic guiçon beguitharte bat palmara itzulia, eta bercetic lehoin beguitharte bat berce palmari buruz, eta hori etche gucian inguru-inguru.
20 Querubinac eta palmac temploco harrasian bernuçatuac ciren lurretic athe gainen heineraino.
21 Temploco athea cadroa cen; eta sainduteguiaren aitzindeguia parrez par temploaren aitzindeguiarequin.