4 Eta neurtu cituen hango lucetasuna hogoi beso, eta hango çabaltasuna hogoi beso, temploaren aitzinaldean; eta erran çarotan: Hau da sainduren saindua.
5 Eta neurtu cituen temploaren harrasia sei beso, eta sahetsaren çabaltasuna lau beso alde orotaric temploaren inguruan.
6 Sahetsac berriz, çauden sahetsez sahets, bi aldiz hogoi eta hamahirur; eta baciren muthur batzu temploco harrasitic sahetsetara inguruan sarcen cirenac, hequien jasaiteco, temploco harrasiari lothu gabe.
7 Eta leku bat bacen birundaca, goiti igaiten cena caracoilca mail bat gora, eta inguruca eramaten çuen temploco salhara; hargatic temploa çabalago cen gainez; eta horrela beheretic gainera igaiten cen arteco selharua gaindi.
8 Eta ikusi nuen temploraren gainaldea inguruan: sahetsen asentuec baçuten sei besotaco haga baten neurria.
9 Eta campoco harrasiaren çabaltasuna sahets gucietan borz besocoa cen, eta barneco etchea, etche-sahetsen barnean cen.
10 Eta temploaren inguruan alde orotaric eta guelen artean bacen hogoi besoren çabaltasuna.