5 Guelac ciren toquian, gainecoac ciren aphalenac, jasanac cirelacoz lorioez, ceinec hequietaric camporat eguiten baitzuten, behereco eta arteco selharuetaric iraganez.
6 Ecic baciren hirur selharu, eta etzuten lorioec beçalaco haberic; aria hortaz habeac igaiten ciren behereco eta arteco selharuac gaindi, lurretic berrogoi eta hamar beso gora.
7 Eta campoco ezcaratzera beguira çauden guelen inguruco herscura campocoac, guelen aitzinean baçuen berrogoi eta hamar besoren lucetasuna;
8 Ceren campoco ezcaratzeco guelen lucetasuna berrogoi eta hamar beso baitzen; eta lucetasuna ehun beso cen temploaren aitzinean.
9 Eta guela hequien azpian bacen iguzqui-aldetic sarce bat, campoco ezcaratzetic harat sarcen cirenençat.
10 Iguzqui-aldeco bidearen parrean cen ezcaratzeco herscuraren çabaltasunean baciren guelac, leihor bereçaren aitzinean, eta leihorraren aitzinean.
11 Eta hequien aitzinean bacen bide bat, ipharreco alderdico guelec çuten beçala; lucetasun bera çuten beçala, çabaltasuna ere bardina çuten, eta sarceac ere, eta moldeac, eta atheec.