1 Eta eraman ninduen iguzqui-alderat çagoen athera;
2 Eta hara Israelgo Jaincoaren ospea iguzqui-aldetic sarcen cela; eta haren harrabotsa cen ur-uharren harrabotsa beçala, eta lurra arguitua cen haren maiestateaz.
3 Eta hiriaren xahutzera ethorri cenean beçalaco ikuspen bat içatu nuen, eta Coborreco hibaiaren bazterrean ikusi beçalacoa; eta ahuspeca erori nincen.
4 Eta Jaunaren maiestatea temploan sarthu cen iguzqui-alderaco athetic.
5 Eta izpirituac alchatu ninduen eta barneco ezcaratzean sarraraci; eta hara etche gucia Jaunaren ospeaz bethea cela.
6 Eta aditu nuen niri etchetic minçatzen; eta ene aldean xutic cen guiçonac
7 Erran çarotan: Guiçasemea, hau da ene tronuaren lekua, eta ene oinetaco hatzen toquia, ceintan egonen bainaiz bethi gucian Israelgo umeen erdian; eta Israelgo etcheac ez du guehiago lohituco ene icen saindua, ez berac ez-eta beren erregueec beren kutsapenez, eta beren erregueen gorphutz hilez, eta beren leku gorez.