5 Eta izpirituac alchatu ninduen eta barneco ezcaratzean sarraraci; eta hara etche gucia Jaunaren ospeaz bethea cela.
6 Eta aditu nuen niri etchetic minçatzen; eta ene aldean xutic cen guiçonac
7 Erran çarotan: Guiçasemea, hau da ene tronuaren lekua, eta ene oinetaco hatzen toquia, ceintan egonen bainaiz bethi gucian Israelgo umeen erdian; eta Israelgo etcheac ez du guehiago lohituco ene icen saindua, ez berac ez-eta beren erregueec beren kutsapenez, eta beren erregueen gorphutz hilez, eta beren leku gorez.
8 Hequiec beren athea eguin dituzte ene athearen ondoan, eta beren habeac ene habeen aldean; eta harrasi bat cen hequien eta ene artean; eta ene icen saindua lohitu dute eguin dituzten icigarriqueriez; aria hortaz xahutu ditut ene hasarrean.
9 Orai beraz ene ganic urrun hastan betzazte beren kutsapenac eta beren erregueen gorphutzac, eta hequien erdian eguinen dut bethi ene egoitza.
10 Çuc berriz, guiçasemea, Israelgo etcheari erakutsoçu temploa; eta ahalca beitez beren gaizquiez, eta har betzazte hunen moldearen neurriac.
11 Eta gorri beitez eguin dituzten guciez. Eta erakutsotzute etchearen itchura eta moldea, sar-ilkiac eta xehetasun gucia, eta arrimuac oro, eta huntaco legueac; eta iscriba çatzu hequien aitzinean, beguira detzazten eta obra huntaco xehatzapen eta manamenduac.