Ecequielen Profecia 43:7-13 BHNT

7 Erran çarotan: Guiçasemea, hau da ene tronuaren lekua, eta ene oinetaco hatzen toquia, ceintan egonen bainaiz bethi gucian Israelgo umeen erdian; eta Israelgo etcheac ez du guehiago lohituco ene icen saindua, ez berac ez-eta beren erregueec beren kutsapenez, eta beren erregueen gorphutz hilez, eta beren leku gorez.

8 Hequiec beren athea eguin dituzte ene athearen ondoan, eta beren habeac ene habeen aldean; eta harrasi bat cen hequien eta ene artean; eta ene icen saindua lohitu dute eguin dituzten icigarriqueriez; aria hortaz xahutu ditut ene hasarrean.

9 Orai beraz ene ganic urrun hastan betzazte beren kutsapenac eta beren erregueen gorphutzac, eta hequien erdian eguinen dut bethi ene egoitza.

10 Çuc berriz, guiçasemea, Israelgo etcheari erakutsoçu temploa; eta ahalca beitez beren gaizquiez, eta har betzazte hunen moldearen neurriac.

11 Eta gorri beitez eguin dituzten guciez. Eta erakutsotzute etchearen itchura eta moldea, sar-ilkiac eta xehetasun gucia, eta arrimuac oro, eta huntaco legueac; eta iscriba çatzu hequien aitzinean, beguira detzazten eta obra huntaco xehatzapen eta manamenduac.

12 Hau da mendi gaineco temploaren leguea: hunen eremu gucia inguruan guciz saindu içanen da; hori da beraz etchearençateco leguea.

13 Bada, huna aldarearen neurriac neurri cinenaz, ceinac baitzuen beso bat eta cehe bat: haren sabelac baçuen beso bat, eta çabal cen beso batez, eta akabançac ezpaineraino eta inguruan baçuen cehe bat. Horra beraz nolacoa cen aldarearen erreca.