26 Eta sarthu dena xahutu den ondoan, kondatuco diozcate çazpi egun.
27 Eta ene sainduteguian barneco ezcaratzera sarthuco den egunean, ene cerbitzatzeco sainduteguian, escainça bat bere bekatuarençat eguinen du, dio Jainco Jaunac.
28 Berriz, ez dute primançaric içanen, ni naiz hequien primança; eta ontasunic ez dioçute emanen Israelen, ecen ni haiz hequien ontasuna.
29 Bekatuarençateco bitima eta hobenarençatecoa janen dituzte, eta Israelen eguinen diren botu guciac hequiençat içanen dire.
30 Lehen-sorthu gucien picainac, eta eguiten diren escainça gucietaric libacioneac aphecençat içanen dire; eta çuen jatecoen picainac ere apheçari emanen diozcatzue, benedicionea jautsaraz deçan çuen etcheen gainera.
31 Ez hiliquitic, ez ihiciec atzeman hegastin edo aberetic batere ez dute janen aphecec.