4 Eta eraman ninduen ipharreco atheco bideaz temploaren aitzinera; eta ikusi nuen, eta hara Jaunaren ospeac bethe çuela Jaunaren etchea; eta erori nincen ahuspeca.
5 Eta Jaunac erran çarotan: Guiçasemea, emaçu bihotza, eta ikusaçu çure beguiez, eta çure beharriez ençun çaçu nic erraten darotzudan gucia Jaunaren etcheco ceremonia guciez eta legue guciez; eta emaçu çure bihotz gucia temploco bideetan eta sainduteguiticaco ilkitzeetan.
6 Eta ene samurrarazten hari den Israelgo etcheari erroçu: Hau dio Jainco Jaunac: Israelgo etchea, çuen gaizqui guciac asqui içan bequizquitzue;
7 Ecen sarraraci ditutzue arrotzac, bihotzez eta haraguiz ingurebaquigabeac, egon citecen ene sainduteguian eta lohi ceçaten ene etchea; eta escaincen ditutzue ene oguiac, bilgorra eta odola, eta çuen tzarqueria guciez hausten duçue enequilaco patua.
8 Eta ez ditutzue beguiratzen ene sainduteguico manamenduac, eta ene sainduteguian beguiratzeco eman ditudan legueen çainac eçarri ditutzue çuen burutaric.
9 Hau dio Jainco Jaunac: Edocein arrotz, bihotzez eta haraguiz ingurebaquigabea denic; edocein arrotz seme, Israelgo umeen artean dagoenic, ez da ene sainduteguian sarthuren.
10 Lebitarrac ere, ene ganic urrundu direnac Israelgo umeen makurrean, eta ene ganic ceihertu direnac beren jaincomoldeen ondotic, eta beren gaizquia jasan dutenac,