1 Eta çorthera lurraren phartitzen hasico çaretenean, berez dioçotzue Jaunari picainac, lurretic leku sainduetsi bat, hogoi eta borz mila haga luçara eta hamar mila çabalera; sainduetsia içanen da bere eremu gucian inguru inguru.
2 Eta aurkinça gucitic sainduetsia içanen da çathi bat, borz ehun haga lau aldeetara içanen dituena inguruan, eta berrogoi eta hamar beso hiripeençat itzulian.
3 Neurri hortaz neurtuco ditutzu hogoi eta borz mila hagaren lucetasuna eta hamar milen çabaltasuna, eta han içanen dire temploa eta sainduren saindua.
4 Lurretic sainduetsi eremua içanen da sainduteguian cerbitzatzen eta Jauna gana hurbilcen diren aphecençat; eta leku hura hequien etcheençat eta sainduteguiarençat içanen da.