22 Eta egun hartan buruçaguiac eguinen du beretzat eta lurreco populu guciarençat aratche baten sacrificioa bekatuarençat.
23 Eta çazpi egunetaco besta-buruan, Jaunari escainiren diozca holocaustetan çazpi aratche eta çazpi ahari narriogabeac, egun oroz çazpi egunez; eta bekatuarençat aker bat egun oroz.
24 Eta aratche bakoxca escainiren du ephi bat irin, eta berce ephi bat ahari bakoxca, eta hin bat olio ephi bakoxca.
25 Çazpigarren hilabethean, hamaborzgarren egunean, besta-buruan, çazpi egunez eguinen ditu gorago erranac, hala bekatuarençat, nola holocaustarençat, sacrificioarençat eta olioarençat.