10 Princea berriz, hequien erdian, sarcen direnequin sarthuco da, eta ilkitzen direnequin ilkico.
11 Eta ferietan eta besta-buruetan, eguinen da ephi baten escainça aratcheco eta ephi batena aharico; bildotseco berriz, escainça içanen da escura heldu dena; eta hin bat olio ephico.
12 Aldiz, princeac bere oldetara Jaunari escainico dituenean holocausta edo baquezco bitimac, idequico çaio iguzqui-aldera. dagoen athea; escainico ditu bere holocausta eta baquezco bitimac, larumbat-egunean eguiten ohi diren beçala; eta ilkico da, eta ilki den ondoan athea hersico da.
13 Eta Jaunari egun oroz eguinen dio urthe bereco bildots narriogabe baten escainça; hori goicean eguinen du bethi.
14 Eta bildotsarequilaco, goiz oroz eguinen du ephi baten seigarrenaren escainça, eta oliotic hinaren hirugarrena, irinarequin nahastecatzeco; hori da Jaunari çor çaioen egun orozco eta bethirainoco sacrificioa.
15 Escainiren ditu beraz bildotsa, sacrificioa eta olioa goiz oroz, bethirainoco holocausta.
16 Hau dio Jainco Jaunac: Princeac bere semeetaric bati eguiten badio emaitza bat, hunençat eta hunen semeençat içanen da primancetan, eta ondoregoz goçaturen dute.