2 Eta campoco atheco sarcetic ethorriren da princea, eta athelasean da gueldituren; eta aphecec harençat escainiren dituzte holocausta eta baquezco bitimac; eta athelasean egonen da adoran, eta ilkiren da; athea berriz, arratseraino ez da hersiren.
3 Eta lurreco populuac ere athe haren aitzinean adoraturen du Jauna larumbatetan eta hilabethe-lehenetan.
4 Princeac berriz, holocausta hau escainiren dio Jaunari: larumbatean, sei bildots narriogabe, eta ahari narriogabe bat,
5 Eta ephiaren escainça aharico; bildotsençat berriz, berari iduritzen çaioena, eta hin bat olio ephi bakotcharençat.
6 Aldiz, hilabethe-lehenetan, içanen dire abereetaric aratche bat nothagabea, eta sei bildots, eta sei ahari narriogabe;
7 Eta eguinen du ephi baten escainça aratcheco, eta ephi batena halaber aharico; bildotseco berriz, escura heldu çaioena, eta hin bat olio ephico.
8 Eta princea ethorcecoa denean, sar bedi iguzqui-aldeco athe-sarcetic, eta handic beretic ilki.