20 Eta erran çarotan: Hau da toquia ceintan aphecec erreco baitituzte bekatuarençateco eta hobenarençateco bitimac; ceintan erretzen baitute sacrificioa, ez detzaten eraman campoco ezcaratzera, eta populua ez dadien sainduets.
21 Eta eraman ninduen campoco ezcaratzera, eta inguraraci çarozquidan ezcaratzaren lau çokoac; eta hara ezcaratz çokoan bacela ezcaraztto bat, ezcaraztto bakotcha ezcaratz çoko bakotchean.
22 Lau ezcaratz çokoetan xuxenduac ciren ezcarazttoec baçuten berrogoi beso luçara eta hogoi eta hamar çabalera; lauac neurri batecoac ciren.
23 Eta bacen harrasi bat lau ezcarazttoac inguratzen cituena birundan; eta sukaldeac baciren lorio-azpietan eguinac inguruan.
24 Eta erran çarotan: Hau da sukaldeteguia ceintan Jaunaren etcheco cerbitzariec errearacico baitituzte populuaren bitimac.